Estricallaren moduko egitasmo baten aurrean, lehenengo tentazioa izaten da banda berria osatzen duten taldekideen aurreko proiektuekin alderatzea. Eta, bai, hemen badago Kloakaoren hardcore azkarraren aztarnarik (azkarra hitzaren esangura bietan, abiada bizikoa eta, aldi berean, buruargia baita). Ezin bestela izan, Kloakaoren taldekideek hartu baitute, neurri handi batean, abesti hauen musika egiteko ardura. Neurri apalago batean, El Corazon del Sapok erritmoekin jolasteko zeukan abilezia edo Kuraiaren kutsu rockzalea ere aurki daitezke hemen. Baina azken emaitza osagaien batuketa soila baino askoz gehiago da. Denetarik du lan honek: amorrua eta grina, urdailean ukabilkada baten moduan jotzen zaituen soinua, ongi oldozturiko testuak, panfletokeriatik ihes egiten dakien kritikotasuna