Itxi ukabilak eta gorputza tentsioantu lurrari eusteko. Jarri jogailuan Bonbereneak argitara eman duen
Bitterness LPa. Zapatilla!!! Azkarrak, zuzenak, indartsuak. Azerelagailua topera zanpatua daramate disko osoan zehar, baina to, melodiari uko egin gabe. Rouse ekarri dezakete gogora foro batean irakurri dugun bezala. Bueno, Rousek abiadura gehiago sartzen dio oraindik. Baina balio du. HC melodikoa egiten dute, baina azukrerik gabekoa. Molde zaharrak daude hemen. Los Angeleseko 79-81 urteak bitarteko punk taldeen moldeak baina askoz azkarrago joak? Hortxe galdera.
Bitterness, eta horretaz seguru gaude, Bonberenean grabatu dute Karlos Osinaga Txapen eskutik. Taldean hardcorearen aitzindariak ditugu eta Donostiakoak dira, Buenawistan izandakoak batzuk. Beste ziurtasun bat: diskoa oso ongi dago eta azala bikaina da. Ah! eta oso oso gutxi jotzen dute zuzenean.