Biraren kartela.
San Frantziskotik Brooklyn-era, zazpi emanaldi eskainiko du hiruko euskaldunak
Apirilaren
8tik
15era, ia egunero joko du
Berri Txarrak-ek Estatu Batuetan. Zazpi kontzertu daude programatuta, beste horrenbeste hiritan eskainiko dituztenak.
Apirilaren 8an
San Frantziskon joko dute; 9an
Merced izeneko herrian, 10ean
Chicon (oraindik Kaliforniako estatutik atera gabe), 11n
Eugenen (Oregon), 12an
Seattle-n, 13an
Portland-en eta 15ean
New Yorken, hain zuzen ere
Brooklyn auzoan.
https://www.facebook.com/photo.php?fbid=10152233879307698