entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Ion Etxebarria Kortabarria 2014-07-09

Eratu Une goxoan, uneaz gozatzen

Eratu taldea. Argazkia: Aitor Lpz de Audikana. Eratu taldea. Argazkia: Aitor Lpz de Audikana.
Eratu hirukoteak bere ibilbideko bigarren diskoa kaleratu zuen pasa den urtearen hondarretan: Ispilu Iluna (Mauka Musikagintza). Estreinako lehen diskoan irekitako bideari eusten diote lan berri honetan, rock eta metal doinu sendoak eskainiz, indartsu. Euskal Herriko bazter askotan aurkeztu dute jada, eta udan ere, makina bat zita dituzte han eta hemen. Ostean, furgonetari ere kilometro ugari egingo dizkiote. Uneaz gozatzen dabiltza eratutarrak eta Entzun! beraiekin izan da.


Pasa den urte amaieran kaleratu zenuten Ispilu iluna diskoa. Denboraren perspektibarekin, gustura zaudete zuen estudioko bigarren lanarekin?
Diskoa atera genuenetik 9 hilabete pasa eta gero, egiten dugun balorazioa oso ona da. Emaitzarekin oso pozik geratu ginen eta horren adibide garbia, orain dela astebete atera berri dugun kanta berezia da, Aguraingo Herriko tabernaren 30. urtemuga ospatzeko, non eta berriz ere Haritz Harreguyrekin grabatu dugun. Lehen diskotik bigarrenera egondako eboluzioa ere ikus daiteke bigarren lan honetan. Beraz, oso pozik gaude. Gainera, bigarren lan honekin kontzertu sorta oso polita ematen ari gara eta ate berriak irekitzen ari dizkigu, bai Euskal Herrian, bai Estatu Espainolean.


Diskoan, rock zein metal doinuek jarraitzen dute izaten taldearen zutabe eta estreinako diskoak baino xehetasun gehiago aurkituko ditugu. Baina, zein ezberdintasun aurkitu ditzakegu zuen estreinako lanarekin alderatuz?
Desberdintasunak nabariak dira grabaketatik hasi eta konposizioraino. Batetik, diskoaren konposaketa landuagoa izan da, hirurok hutsetik parte hartu dugun lehen diskoa izan da eta detaile bakoitzari bere garrantzia eman diogu. Soinuari dagokionez ere, desberdintasuna nabaria da lehengotik bigarrenera. Esan beharra dugu bietan asmatu dugula nahi genuena islatzen. Gainera, aurretik esandako eboluzio hori sumatzen da diskoan eta orokorrean, helduagoa dela esango genuke.

Musikan eta hitzetan lagun ezberdinen parte-hartzea izan duzue...
Kolaborazioek diskoa aberasten dutela deritzogu eta horregatik gustatzen zaigu arlo desberdinetako kolaborazioak izatea. Batetik, ahots desberdin bat sartzea asko gustatzen zaigu eta gainera, guri gustatzen zaizkigun abeslariak ezagutzeko eta gure abestian parte-hartzeko aukera baldin badugu, ba aurrera! Hala, Aitor Uriartek daukan ahotsa oso gustukoa dugu eta aukera suertatu zenean, aprobetxatu beharra zegoen! Hitzei dagokienez, beti eman izan diegu garrantzi handia eta bai lehenengo diskoan, baita bigarrenean ere, kolaborazioak eduki ditugu. Mezua beste modu batean helarazteko gaitasuna duten pertsona bi hautatu ditugu, Miren Amuriza eta Gotzon Barandiaran, baita asmatu ere.

Egoera errazena izan ez arren, diskoa aurkeztu zenutenetik kontzertu ugari eskaini dituzue, tartean Londonen ere. Zortekoak zuek! Baina, nola ikusten duzue egungo eszena? 
Egia esan, egoera ez dago batere erraza. Asko kostatzen da kontzertuak lotzea, baita jendea erakartzea ere. Gainera, jendea mugiaraztea gero eta zailagoa da eta eszenan lekutxo bat izatea zail dago momentu honetan. Hala ere, dagoen egoera egonda ere, diskoa atera genuenetik
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.