lehen diskoaren azala
Boskote honek metal eta rockaren arteko zubia modu berri batean egin du. Batzuetan gogor zein gordin. Besteetan apal eta melodiko. Nolanahi ere, malenkonia da bi muturrak lotzen dituen ezaugarria. Hamar abesti bildu dituzte I mind estreinako disko luzera.
Abesti denak ingelesez dira. Mezu aldetik, interpretazio irekia duen lana da. Hainbat ausartu dira esaten NoDrama
Metallica, Katatonia edo
36 Crazyfists taldeen nahasketa bat dela. Hori bai, izaera propioarekin.
Abesti zerrenda:
01 Prism
02 Fallen Angels
03 Prometeo
04 The Time We Lost Fighting
05 Evolution
06 Here Again
07 Perfect Enemy
08 Keep Alive
09 Cold As Antarctica
10 Phoeny The Mirror
NoDrama taldea 2002. urtean sortu zen Leioan (Bizkaia) Voodoo izenarekin. Taldeak hasieratik erabaki zuen rock doinuak melodiekin nahastu nahi zituela. Denboran aurrera, 2005. urtean I