entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
I 2006-06-13

SU TA GAR Heldutasun berria

Su Ta Gar Su Ta Gar
Euskal musikak, 80-90. hamarkadetan izan zuen loralditik biziraun duen talde bakarrenetakoa, Su Ta Gar dugu. Euskal heavyaren aitonek, balazta sakatu ordez, nahiago dute zuzenekoetan nahiz estudioan pedalei tinko ematen jarraitu. Honela, Jainko Hilen Uhartean izeneko zortzigarren lana argitaratu dute. Ezberdin. Eurek sortutako zigilu propioarekin.

Honelako ekimenekin, eibartarrek agerian uzten dute oraindik orain zer esan ugari eman dezaketela, nahiz eta askok begi aspertuez ikusi. Kontuak kontu, Euskal Herriko talde esanguratsu honek, emaitza berri bat aurkeztu digu. Xehetasunetan barneratu ahal izateko, Aitor Gorosabel Garai abeslariarekin hitz egin dugu.


Pentsa kaletik zoazela. Bat batean geratu eta atzera begiratzen duzu. Su Ta Garren ibilbidea duzu begi aurrean. Laburbildu ikusten duzuna.


Nahiko gauza gutxi, zeren derrepente pasa da. Egia esan, bi gauza ikusten ditut: gauza gutxi eta nire bizitza osoa. Bestalde, ba atzera begiratu eta gaztetasuna ikusten duzu. Berriz, aurrera begiratu eta ez duzu ezer ikusten, soilik etorkizuna. Duela hamar urte, hogeita sei urte nituela, gauza bera pentsatzen nuen. Azken batean, argi dago urteek denentzat aurrera egiten dutela. Baita guretzat ere. Esaterako, ez da berdina Jaiotze Basatia-n duzun adina, edo egun duzuna. Finean, atzera begira ikusten dena lau edo bost lagunen bizitza oso bat da, ziztu batean igaro dena. Soilik 18 bat urte, musika munduan.

Bateriaren rol aldakorraz gain, hasierako laurek (Borxa ahaztu gabe) jarraitzen duzue. Zer moduz dago Su Ta Gar familia?

Inoiz baino batuagoa. Gaztetxoa izanda hasten zarenean, harreman estuagoa izaten duzu batzuekin, beste hainbatekin baino. Gainera, hasieran helburuak beste batzuk izaten dira. Kontzertuak ematea, punteatzen jakitea, dibertitzea. Urteekin xede horiek aldatuz doaz, eta musika bizibide bilakatzen da, gustura joz, konposatuz, ondo pasaz eta aurrera eginez. Eboluzio honekin, puzzle osatu gabea osatzen doa batuketa bat egin arte.

20. urteurrena hurbil...

Gutxi falta da. Gezurra dirudi, baina urtemuga bertan da. Hurrengo diskoari begira, pentsatzen jartzen garenerako beteak izango ditugu. Baina bai, hogei urte dagoeneko. Hala ere, buruari eragiten hasita, horrenbeste denbora badaramagu, batek baino gehiagok esango liguke: baina zenbat urte dituzue ba? (barreak). Gu, hamazazpi urterekin hasi ginen, beraz ez dira horrenbeste. Pentsa, hogei urterekin gure lehenengo diskoa kalean genuen. Gerora, ziztu bizian ibili ginen, ia urtero disko bat ateratzen. Gerora, apur bat lasaitu ginen, baina zortzigarren diskoa kalean da.

Orain bai, estudioko zortzigarren diskoa kalean da. Nolakoa izan da kume honen heziketa?

Egia esan, azkeneko hiru hilabeteak oso gogorrak izan dira. Ordura arte, nahiko lasai ibili gara. Estudiora joaten nintzen, eta atera nituen melodiak, ideiak, erakusten nizkien beraiei. Gainontzekoek, berdin. Konturatzerako, hamasei kantu on eginak genituen. Gero, zenbait baztertu egin ditugu eta berri batzuk sartu, diskoa borobildu asmoz. Lanik nekagarriena, azken hilabeteetan etorri da. Abestiak matizatzea, diskoetxe propioa abian jartzea, management bulegoa, diskoaren diseinua... Buruhausteak hamaika. Hori bai, estudioko kontuak amaitzean arnasa sakon hartzeko astia izan genuen. Hala ere, denbora gutxirako, hartu dugun bide berriak atsedenari leku gutxi eskaintzen baitio.

Jainko Hilen Uhartean. Zer dela eta izenburu hau, zein da bere mezua?

Goazen apurka. Uhartea mundua izango litzateke. Eta jainko hilak izango lirateke Bush eta konpainia. Hau da, mundua zuzentzen dutenak. Abestiak berak dioen bezala, mezu honekin ezezagunekin, herri xehearekin gehiago identifikatzen gara. Gertuago sentitzen ditugu palestinarrak, buruzagiak baino. Bestalde, jainko izena eman nahi izan diet, eurak adierazi nahi baitute jainkoak direla. Eta azken batean, gaixotasun larrienarekin ere ezin daitezke alderatu. Dena den, izenburu honek beste hainbat gauza sujeritu ditzake, interpretazioaren ateak beti baitaude zabalik.

Bati baino gehiagori Munstro Hilak diskoaren izenburua etorriko zaio burura. Bitxikeri hutsa?

Ez dugu bilatu. Munstro Hilak lanaren kasuan, industrializazioan eman zen gainbeherarekin metafora bat egiten saiatu ginen. Munstroak, garapen teknologikoaren eskutik zetozen fabrikak ziren. Gizonen lana, ordezkatzen zuten makinak. Kasu honetan, munstro hauek ez daude hilak. Jainko hilei dagokienez, ustezko jainkoak dira, inoren ordezkari.

Beste behin ere, grabaketak
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.