10 urte tximak astintzen! Zorionak!!!
Maiatzaren 25a, larunbata, da egun seinalatua. Hamarkada bete ondoren, Herriko Burdina webzineak 10. urteurren festa egingo du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Hitzordu berezia izango da, zalantzarik gabe. Egitaraua zinez tentagarria da.
Aretoko ateak ireki orduko hurbiltzen direnek
merienda sinple baino goxo bat izango dute zain:
metalmerendua. Euskal metal taldeen
bideoak proiektatuko dira, eta
merchandising postu interesgarria egongo da.
Ordea, zuzenekoak izango dira gaueko protagonista. Gipuzkoako
Hilotz eta
Elbereth eta Bizkaiko
NoDrama taldeak ariko dira taula gainean. Lasarte-Oriako Hilotz thrash metal talde gazteak
Hil Ala Bizi lehen maketako kantuak eskainiko ditu. Legazpiko Elbereth talde beteranoak, berriz,
Itzalitako Izarren Lurraldea hirugarren diskoa aurkeztuko du; heavy/thrash metal doinuak. Azkenik, Sopelako
NoDrama taldeak
The Patient lehen lan profesionala defendatuko du, Alemania eta Italia aldean kontzertu bira egin berritan; modern metal landuaren jabe dira.
Hamar urte2002ko azaroaren 2an sareratu zen
Herriko Burdina web ataria. Euskal Herriko metal musika eszenaren berri emateko asmoarekin sortu zen. Webzinearen bultzatzaile nagusia
Burdinola heavy metal irratsaioa izan zen,
Jon eta
Inaxio lagunek gidaturikoa (garai hartan Ttan Ttakun irrati librean, egun Info 7 irratian). Programaren ataletako bat Herriko Burdina zen, hain zuzen ere. Irratiko solasa nahikoa ez zelakoan jarri zuen martxan Inaxiok webzinea.
Ordutik, Euskal Herriko metal eszenari hurbileko jarraipena egin dio atariak. Albisteak, argitalpenak, kritikak, kontzertuak, kronikak, estekak,