Trivium mugikor batetik begiratuta. Barka kalitate eskasa.
In waves diskoa aurkezteko biran, Barakaldoko Rock Star aretoan geldialdia egin zuen Floridako (AEB) laukoteak. Maila bikaina erakutsi zuen, publiko ugari eta, oro har, gaztearen aurrean. Maisutasun teknikoz taularatu zuten ondo baino hobeto antolaturiko kantu zerrenda, azken diskoetako kantuak metal taldeen belaunaldi berriaren olinpoan jarri dituzten disko zaharragoetakoekin txandakatuta.
Olatu handia hartutaKontzertuaren aurreko berriak ez ziren oso onak. Triviumek
As I lay dying taldearekin batera egin ditu Europako bira osoko kontzertuak, baina azken talde hori ez zen kontinente zaharreko emanaldi errenkada bukatzeko hiru kontzertuetan (Bartzelona, Madril eta Barakaldo) egon, antza denez AEBetan bira bat egiteko hitza emanda baitzuten lehenagotik. Pena da: As I lay dyingen azken hiru diskoak benetan onak dira. Batik bat