entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Inaxio Esnaola 2015-09-07

Kudai taldearen 'VII' izenburuko diskoa urrian kalean

Gipuzkoarren bosgarren lan luzea izango da. Entzun hemen 'Leviathan' eta 'Mammon' aurrerapen kantuak

VII diskoaren azala. VII diskoaren azala.
Leviathan aurrerapen kantua
Euskarazko metal industrialari eutsi dio taldeak


Gipuzkoako bandak bere ibilbideko bosgarren diskoa plazaratuko du datorren hilabetean. Infernurako bidaiatzeko proposamena prestatu du laukoteak. Zazpi deabru ditu protagonista, eta horien inguruko istorioa kontatzen du kantu bakoitzak.

Musikalki, euskarazko metal industrialari eutsi dio Kudai taldeak pasarte melodiko eta atmosferikoei garrantzia emanez. Grabazio, nahasketa eta masterizazio lanak Espartza Galarko Sonido XXI estudioetan egin dituzte, aurreko lan guztiak bezala.

Auto-ekoizpen moduan plazaratuko dute.








ABESTI ZERRENDA
01.- Ab Purgatorio
02.- Lucifer
03.- Mammon
04.- Belphegor
05.- Asmodeus
06.- Leviathan
07.- Beelzebub
08.- Ammon
09.- Ad Inferna

Harremanetarako: kudai@kudai.org
bidali zure berria Bidali zure berria
Biografia laburra

2002an sortu zen Kudai metal taldea. Hasieran, Ekaitz eta Bortx (Hira ohia) elkartu eta lehenengo ideiak sortzen hasi ziren. Laster David (Bletz ohia) taldean sartu eta beranduago, Titok laukotea osatu zuen. Lehenengo abestiekin batera, aurreneko kontzertuak eskaintzen hasi ziren. 2004an

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.