Elbereth. Argazkia: Mak
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Herriko Burdina web orriak 10 urte bete ditu. Burdinak, goritzeko, ez dakit zenbat gradutara iritsi behar duen, baina Doka Antzokia gori-gori egon zenaren zalantzarik ez daukat. Gure burdina, gure metala lantzen 10 urte daramatza Inaxio Esnaolak, Euskal metalak 25 urte bete dituen honetan. Inaxiok prestatutako Burdinolan, Elbereth, NoDrama eta Hilotz-ek osatutako hirukote metalizatuak sekulako burrunbada atera zuten, altzairuzko nortasuna duen gure euskal metalaren izena goi-goian uzteko.
Hilotz lasartearrak, ezeren eta inoren beldurrik gabe, larunbata arratsalde honetako bakearekin amaitzera etorri ziren; Larratxoko Gabonak In Hell Fest-en ikusi ondoren, ez nuen gutxiagorik espero. Badaukate zerbait tipo hauek, beste taldeez ezberdintzen dituena: jarrera izango ote da, mundua irenstera irteteko jarrera hori? Ala transmititzen duten botere extra-natural hori? Agian hori guztia eta gauza gehiago, baina nik lehen egunetik nabaritzen dut