entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun!/Burdinbidea 2016-02-25

Hilotz taldeak 'Giza ankerkeria' lehen diskoa argitaratu du

Urte amaierarako iragarrita zegoen, baina zertxobait atzeratu da

Mikel Yarza (ahotsa eta baxua), Pablo Cabas Mikel Yarza (ahotsa eta baxua), Pablo Cabas
Giza ankerkeria
Diskoa zuzenean aurkeztuko dute hurrengo hilabeteetan


Argia ikusi du azkenik Hilotz taldearen disko berriak: Giza Ankerkeria. Urte amaierarako iragarrita zegoen, baina bistan da zertxobait atzeratu egin dela.
Taldekide aldaketekin batera, estilo aldetik ere eboluzioari bide eman dio Hilotz-ek. Thrash metala jorratzen hasi baziren ere, gaur egun death eta black metala ere uztartzen ditu hirukoak.
2015eko abuztua eta abendua bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu dute diskoa. Bateria eta ahotsa Tolosako lokalean grabatu dituzte. Bateriaren grabaketa Ander Zubillagaren esku egon da. Baxua eta gitarra, aldiz, Borja Mintegiagaren Lezoko estudioan. Edizio, nahas-
keta eta masterizazio lanak Ekaitz Garmendiak (Extinction, Legen Beltza) osatu ditu Karrantzako Black Storm estudioetan.

Diskoa zuzenean aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte hurrengo hilabeteetan. Hona hemen, konfirmatu dituztenak:

  • 16/02/27 Sir Laurence's - W:O:A Metal Battle (Oviedo)
  • 16/03/05 Infernu taberna (Iru
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.