Herri Oihua.
Gazteak dira Herri Oihua taldeko musikariak, 18 eta 21 urte bitartekoak. Ez ordea leunak edota arinak. Erritmo astunak, baxu pisutsuak, gitarra distortsionatuak, lelo zuzenak. Nagusiki, metala, rapa eta hardcore doinu gaurkotuak eta berrituak aurkituko ditugu barakaldotarren bigarren disko honetan: Ez (Baga Biga, 2013).
Aitapontekorik gabe ez dira heldu gure artera,
Aitor Abiok (
Matxura, PiLT) ekoiztu du diskoa
Gaua (Mungia) estudioan. Abiok berak sartu ditu teklatuak eta ahotsak zenbait abestitan, eta disko honetan, bere arrastoa ukaezina da. Aitorrekin egindako lana