Hatortxu Rock 14ren afixa.
Euskal Herrian egiten diren jaialdien artean, negu parteko handienak, Hatortxuk alegia, motorrak bero-bero ditu dagoeneko milaka gazte hartzeko, noiz eta abenduaren azken asteburuan. Elkartasuna eta rocka batuko dira berriz Atarrabian. Besteak beste, Zea Mays, Habeas Corpus, Gatillazo, El Drogas, Bongo Botrako, Nekez eta Doctor Deseo ariko dira.
Hatortxu Rock 14. edizioa Brigi eta Nachok (Koma), Francis Diezek (Doctor Deseo) eta Nekez
taldeak aurkeztu dute. Atarrabian izanen da, Enrecementerios izeneko zelaiunean. Azpian jaialdiaren inguruko informazio zabala aurkituko duzue, hortaz, aurkezpen eguneko datu interesgarri batzuk doazkizue hemen:
Alde batetik,
Koma taldearen azken kontzertua izango da Hatortxun emanen dutena. Hasiera batean Brigik taldea
utziko zuela baina Komak jarraituko zuela iragarri bazen ere,
azkenean taldeak ez jarraitzea erabaki du.
Bira amaierak
Bestalde,
Doctor Deseok gira itxiko du Hatortxun (urtarrilean
Barakaldon joko dute) eta kontzertu berezia eskainiko dute, kolaborazio
eta lagunekin.
Zea Mays taldeak ere gira itxiko du abenduaren 29an, 2014 arte.
DSK-Deskontrolek ere geldialdia egingo du, 2013ko abanduaren 13ra arte.
Bira hasierak
Bongo Botrakok disko berria aurkeztuko du:
Revoltosa.
El Drogas-ek bere bakarkako ibilbidearen hainbat garai eta taldetako abestiak eskainiko ditu. Disko berria ere aurkeztuko du.
HATORTXUROCK 14 / HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA
Jaialdiaren prentsa oharra bere horretan eskaintzen dizuegu:
HATORTXUROCK
/ HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA jaialdiaren
14. edizioa abenduaren azken egunetan izango da. Aurreko edizioan
bezala, bi egunetan zehar izanen da, ABENDUAREN 28an, OSTIRALEAN, eta
ABENDUAREN 29an, LARUNBATEAN, Atarrabia eta Burlata artean dagoen
ENTRECEMENTERIOS delako eremuan, 2011n egin zen leku berean.
Kontzertuak KARPA ERRALDOI bakarrean eginen dira, eta sarreren
prezioak honakoak izanen dira: ALDEZ AURRETIK erosita 12