Black is Beltza komikia Alderetek ilustratu du.
Ezer baino lehen, aitortu beharra daukat "ferminista" naizela. Hots,
Fermin Muguruza murgiltzen den egitasmo orok, jakin-mina pizten didala, eta zerbait berezia egingo duenaren esperoan gelditu ohi naizela, proiektuaren inguruko informazio gehiagoren zain. Heziketa musikal akademiko gabekoa naizen aldetik, aurrera eraman dituen proiektu batzuk ezinbesteko izan ditut nire hezkuntza musikal ez formalean. Beste batzuk aldiz, zapore mingotsagoa utzi didate, musikari irundarrak askotariko ekimen ugari bezain anitzak eraman ditu-eta aurrera. Argi dagoena, ezin diogula leporatu proiektu ausartetan murgiltzen ez denik, baduela nolabaiteko abilezia gauzak ondo egiteko. Nahiz eta, egia den Muguruzak duen babes mediatikoarekin errazago ematen direla jauziak itsaso zabalera. Baina, babes hori ere, urteetako lanen fruitu dela esango nuke.
Alta, gure herri txiki honetan batzuk sortzaile izanagatik, beste batzuk, buruak mozten espezialistak gara. Argi dago Muguruzak izan badituela bere esparru ezberdinetako lan zein adierazpenen aurkakoak, baina,
I