Eta beste harribitxi batzuk ere jasotzen ditu.
Durangoko azoka baino lehentxeago aurkeztu zuen Fermin Muguruzak bere lan berria: Asthmatic Lion Sound Sistema Remix + beste harribitxi batzuk. Bertan, irundarraren azken lanean (Asthmatic Lion Sound Sistema, 2008) bildutako kantuen erremix sorta biltzen da eta baita hainbat soinu bandetarako eginiko piezak ere.
Diskoak 18 pieza jasotzen ditu, eta
Neil Perch (Zion Train), Javi Pez, Rude, David Bourguignon, Rob Smith, Toy Selectah, Selector Matanzas, Xabi Pery eta
Angel Katarain arduratu dira kantuen irakurketa berria egiteaz. Rap, drum&bass, reggae, dub, soula eta beste mila doinu aurkituko ditu entzuleak hemen.
Beste harribitxi batzuk azpi atalean berriz, sei kantu bildu ditu Muguruzak, azken boladan egindako proiektu eta musiken isla, alegia. Batetik, abiadura handiko trenaren aurkako kantua aurkituko dugu hemen (
Gelditu AHT! ). Bestetik,
Todos los d