entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! erredakzioa 2013-07-16

Jhonny & Joseph bikoteak eta Fermin Muguruzak 'Kolpez kolpe' abestia bertsionatu dute Hala Bedi irratiko 30. urteurrena ospatzeko

Country doinupean eta umoretsu, moldaketa bikaina egin dute. Hemen entzun!

30 urte! 30 urte!

Johnny and Joseph - Kolpez Kolpe (Feat. Fermin Muguruza)

Johnny and Joseph - Kolpez Kolpe (Feat. Fermin Muguruza)
Kortaturen Kolpez kolpe kantuak Kolpez kolpe jarraitzen du izaten. "Abordaje berri bat prestatzen" ari dira. Aldiz, nahikotxo aldatu da letra eta kantuaren estiloa bera, "antenatik zintzilik bandera pirata"-ren beharra aldarrikatzeko!


"30 urtez, Hala Bedi, uhinetan gara, kolpez kolpe" hitzekin hasten da Jhonny & Joseph bikote amerikanuak egindako Kortaturen Kolpez Kolpe kantuaren moldaketa. Izan ere, 30. urteurrenko kantua da hauxe, non Fermin Muguruzak ere kantatzen duen!
Baina dagoeneko aurreratzen ahal dizuegu, kantu hau, 30. urteurrena ospatzeko Hala Bedi Irratia prestatzen ari den bertsio-diskoaren zizka-mizka baino ez dela. Izan ere, beste hamabost kantu izango ditu, musikari arabarrek eta euskal herriko beste lekutakoek egindakoak.
1983 eta 2013 urteak bitartean Euskal Herrian sortu diren abestien bertsioak bilduko ditu eta estilistikoki irekia izango da oso: rock, hip hop, folk, ska, r&b, stoner... Diskoa udazken hasieran argitaratzea espero dute.

Guk tamalez, honaino irakurtzen ahal dugu, baina oso oso itxura ona duela komentatu gabe ezin gara geratu...
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.