Hatortxu 12 kartela.
Dakizuen moduan, Hatortxu Rock Festibalak Zizur Nagusian egingo du bere 12. edizioa, Ardoi-Arrobi
Zerbitzugunea izeneko eremuan. 2011ko urtarrilaren 7an eta 8an burutuko da eta, besteak beste, Kerobia, Zea Mays, Ztk Rap, Vomito, Gatibu, Kaotiko eta Berri Txarrak taldeek joko dute.
Bi egun. Bi karpa eta leku aldaketa berriz ere. Antolatzaileek adierazi dutenez,
"iaz Atarrabiara joan ginen (jaialdia 5 urtez Berriobeitin egin eta gero), eta 12. edizio
honetan berriz lekua aldatzera behartu gaituzte. Jaialdiaren antolakuntzarekin inolako
zerikusirik ez duten hainbat arrazoi direla medio, Atarrabiako Udalak ez dizkigu
beharrezkoak diren baimenak eman. Edonola ere, Atarrabiako Udalari zein herriari gure
eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Hatortxuko azken edizioan bertan hartzeagatik.
Halaber, Zizur Nagusiko herriari eskerrak eman nahi dizkiogu, proiektu honekin aurrera
jarraitzeko eman digun aukeragatik.
Urtez urte bidean topatzen ditugun oztopoen aurean Hatortxu Rock Jaialdiaren
apostua hazten jarraitzea da, izan ere euskal errepresaliatu politikoekiko eta hauen
senideekiko elkartasunaren beharra gero eta handiagoa da. Horregatik, 12. edizioa bi
egunetan izanen da, urtarrilaren 7 eta 8an".
Gauzak horrela,
utarrilaren 7an, ostiralean, 21:30etatik aurrera
Kerobia eta
Zea Mays taldeek euren azken diskoak aukeztuko dituzte.
Larunbatean, urtarrilaren 8an, 18:30etan hasiko da jaialdia eta bertan
Ztk Rap,
V