Fermin Muguruzak New Orleanseko hainbat musikarirekin grabatu du.
Katrina
urakanaren txikizotik hamar urte pasa direnean, Fermin Muguruza New
Orleans-en izan da bertako musikariekin bere ibilbideko hamar kantu
grabatzen. Halaber, hondamendiaren inguruko dokumental bat landu du. Abenduren 3an ikusiko du argia.
Hamar urte igaro dira eta ura itsasora bueltatu zen aspaldi. Baina zauri mingarriak utzi zituen Katrina urakanak
New Orleans hirian. Bada, urteurrena baliatu du
Fermin Muguruzak bere ibilbideko hamar kantu bertan grabatzeko eta dokumental bat egiteko. Modu batean edo bestean, honamendiaren protagonista izan diren hainbat pertsonek (musikariak, ingeniariak...) beren esperientzia kontatzen dute bertan: suntsiketa, berreraikuntza komunitarioa, etorkizuneko erronkak edota musikaren papera, bai nortasun ikur gisa, bai bizitza eta heriotza ospatzeko bitarteko bezala.
Nola? izango da ikus-entzunezko lan honen izenburua. New Orleans-Luisiana hiriburuaren laburdura da NOLA. Euskaraz eta galdera-ikurrarekin jarriz gero: Nola?)
- Nola? abenduaren 3an kalean izango da CD + DVD (dokumentala) formatuetan.