Aurtengo kartela! Izen berriak eta jaialdiko klasiko batzuk.
Urtero bezala, hemen da HatortxuRock. Aurten, jaialdi honen 16. edizioa beteko da, hamabi taldez osaturiko kartelarekin, neguko rock zitarik handienetakoa gurean, presoen etxeratzea aldarri eta muina izan duena.
Horregatik, antolatzaileen esanetan, "zoritxarrez, 16. edizioa izanen da. Zoritxarrez diogu, Hatortxu desagertzeko helburuarekin jaio zen jaialdia delako eta urtez urte gure helburua betetzen ez dela ikusi behar izaten dugulako: euskal preso politikoei modu ankerrean aplikatzen zaien sakabanaketa politika behin betikoz bukatzea, beraien senide eta lagunentzat ikaragarrizko zigorra suposatzen duena, hori baita 16 edizio hauetan zehar aldarrikatu nahi izan duguna, etenik gabe".
HatortxuRock 16
egun bakarrean izanen da aurten,
abenduaren 28an, azken
urteetan bezala Atarrabia eta Burlata artean dagoen
Entrecementerios deritzon
eremuan. Ohi bezala, karpa erraldoi batean eginen dira kontzertuak, eta taldeek bi eszenatokitan joko dute, txandakatuz.
Ateak arratsaldeko 16:00etan irekiko dira eta kontzertuak 16:30ean hasiko dira.
Esan bezala, hamabi taldek joko dute:
SOZIEDAD ALKOHOLIKA
KAOTIKO
GOVERNORS
ZE ESATEK
FLITTER
WILLIS DRUMMOND
OBRINT PAS
EL TRONO DE JUDAS,
GLAUKOMA
NON SERVIUM
SKAKEITAN
LA RAIZEl Trono de Judas ikusteko azken aukera izanen da, izan ere, 17 urteren bueltan, eszenatokiak uztea erabaki dute. Halaber, Obrint Pas talde valentziarrak azken kontzertua eskainiko du Euskal Herrian, eta gero taldea epe zehaztugabean
desegin egingo da. 2006tik jo gabe zegoen Flitter Lizarrako taldearen itzulera ere azpimarragarria da eta Governors talde arrasatearrak disko berria aurkeztuko du:
Morphinapolis. Willis Drummond, Skakeitan, La Ra
SARREREN PREZIOAK BEHERATU DITUZTE
Edizio honetako alderdirik azpimarragarrienetakoa da sarreren prezioa
jaitsi egin dela, antolakuntzak ahalegin handia egin du zailtasun
ekonomikoko garai hauetan jendeari jaialdira etortzeko erraztasunak
emateko. Hala, aldez aurretik hartuz gero 15 euro balioko dute eta takillan 18 euro.