entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Gorka Erostarbe 2006-07-06

FERMIN MUGURUZA

Fermin Jamaikan Fermin Jamaikan

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aurrena talka edo clash. Ondoren elkartrukea. Eta bizipenak. Eta irakaspenak. Eta esperientzia. Eta Itxaropena. Eta argia. Horiek guztiak eta gehiago bizi izan ditu Fermin Muguruzak Euskal Herria Jamaica Clash diskoaren grabaketan, Kingstonen (Jamaika).
Lo kuluxkatxo bat bota berritan harrapatu dugu, baina adeitsu ireki digu bere etxeko atea, Irungo Kontrakale kalean. Bartzelonatik etorri berria da, diskoa aurkezten egon baita han. Gure elkarrizketa amaitu bezain pronto Madrilera abiatzekotan da, eta gero Parisera. Ondo dakigu musikari eta gizon ipurterrea dela, bizia, baina, Jamaikatik are indar eta bizitasun handiagoarekin itzuli dela dirudi. Azkar hitz egiten du, arrapaladan zenbaitetan; hainbesteko energiaz eta konbikzioz ezen gu ere ia kutsatu gaituen. Itxaropenez eta argitasunez mintzo da nola musikaz, hala Euskal Herriko egoera politikoaz, nazioartekoaz, eta Jamaikatik ekarri duen esperientziaz, han jaso dituen irakaspenez.

Neurri batean edo bestean, modu batean edo bestean, reggaea eta bere aldaerak beti egon dira zure musika ibilbideari lotuta. Harreman hori bururaino eramateko ahalegina da disko berria, horregatik grabatu duzue Jamaikan?

Ez dakit. Badaude beste modu batzuk ere genero horretara hurbiltzeko. Ni hara joan naiz kantu batzuekin eta haiekin itzuli naiz, baina bertako musikarien eraginekin kutsaturik. Ez da reggae disko bat osotasunean. Lehen konpasak, adibidez, soulak dira, eta badago ska, dub... eta horien inguruko erritmoak, baina baita zenbait oinarri elektroniko ere. Urte askoren ostean egin beharreko zerbait izan da hau. Zenbait jenderi azaldu nionean Kingstonen grabatu nuela disko berria, ez nuen ezustean harrapatu, eta horrek zerbait adierazten du: nahiko logikoa izan dela.

Zuek zeuok filmaturiko dokumentalean nabari da elkar ondo ulertu eta harreman joria izan zenutela Jamaikako musikariekin. Baina, kontutan hartu behar da bi musika eta kultur tradizio ezberdin aritu zinetela elkarlanean. Zer ekarpen jaso duzue bi kultur tradizio horien talkatik?

Lehen irakaspena izan da musika ospakizun bezala bizitzea, eta ez guk ospakizuna ulertzen dugun zentzu hertsian, baizik eta bizitzaren ospakizuna bezala. Oso irakaspen bitalista ekarri dut Jamaikatik, oso argitsua. Hori izan da talkarik handiena, baina baita irakaspenik handiena ere.

Aipatu izan duzu, grabaketa garaian egunerokoa festa bat balitz bezala bizi dutela, eta hasieran akaso kosta zitzaizuela horretara ohitzea ...

Disko berria grabatzeak estuasun sentsazio bat sortu ohi dit beti, badakidalako erantzukizun handia daukadala, eta nik neure buruari asko exijitzen diodala. Kontzentrazio handia eskatzen dute une horiek. Horregatik ez diot ia inori esaten disko berri bat grabatzen ari naizenik. Gustatzen zait nolabaiteko isolamenduan sartzea; musikariak, teknikariak eta ni bakarrik. Jamaikan harritu gintuen zenbat jende ibili ohi zen joan-etorrian estudioan. Kontzentratzeko esfortzu handiak egin behar izan genituen, besteak beste hizkuntzarengatik, baina aldi berean konturatzen ginen lan egiteko modu desberdina dutela, eta emaitza ona ematen duela. Gu, akaso, zenbait unetan preziosistagoak gara, gure kultura hori delako. Han zerbait ondo ateratzen bada, segituan egiten dute aurrera. Baina jotzen hasi orduko guztiok irribarrea genuen ahoan, eta hori irakaspen izugarria da.

Ezberdintasun handia al dago musika nola bizi duten haiek eta nola geuk?

Ez dut uste desberdintasun handia dagoenik. Gertatzen dena da, han toki guztietan omnipresentzia duela musikak. Hau da, ni hemen kioskora noa, eta kioskoan ez dago musikarik, eta gasolindegian berdin. Zentzu horretan Latinoamerikaren antz handia dauka. Jendeak kalean ere abestu egiten du, saltzaileek... berezitasun batekin, dena reggaeren inguruan dela, nahiz eta bestelako musika ere entzuten duten. Funkya, rythm& bluesa... Hoteleko harreran lan egiten zuten emakumeek beti izaten zuten musika jarrita, eta bereziki Elvis Presley, edota Bob Dylan.

Bob Marleyren heriotzaren 25. urteurrena dela-eta zenbait ahots entzun dira Marleyren mitifikazioaren eta haren inguruko marketing guztia gaitzesten. Eurek nola bizi dute Marleyren fenomenoa?

Marleyren inguruan esaten diren gauza askorekin ados nago, eta beste askorekin ez. Marleyk utzi digun ondarea izugarria da. Badauka ezaugarri berezi bat: bere kantu bat entzuten duzunean, barruraino sartzen zaizu. Manu Chaorekin gertatzen denaren tankerako zerbait da. Akorde gutxi batzuekin jendearengana iristeko dohaina eta sentsibilitatea dute. Apaltasunetik asko transmititzen dute. Jamaikan leku guztietan ageri da Bob Marley. Bere argazkiak leku guztietan daude, baina baita bere esaldiak ere. Adibidez, esaldi mitiko hori:
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.