20 urte errepidean
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Eibarko taldeak bi hamarkada bete ditu musika munduan. Zuzenean jo eta fuego ari dira azkenaldian eta orain More Volumen Tour 93 bideoa DVD formatuan berrargitaratu dute. Noski, jatorrizko VHS formatukoak baino gauza gehiago dakartza: argazkiak, hizkuntza ezberdinetan azpitituluak, informazio gehigarria eta abar.
DVDaren jatorria ezagutzeko atzera begira jarriko gara une batez.
Hortzak Estuturik, Su ta Garren bigarren lana, Euskal Herri osoan eta Espainian zehar aurkeztu ondoren, Europa aldera abiatu ziren EH Sukarrarekin batera. 1993ko apirilaren hasiera zen. Birari,
More Volumen Tour 93 izena jarri zioten, eta bertan,