20 urte bete ditu Sutak.
1988ko abuztuaren 14an lehen kontzertua eskaini zutenetik 20 urte betetzen dira aurten. Hori ospatzeko, 20. Urtebetetze Ospakizun Bira abiatuko du taldeak azaroan. Lauzpabost hilabetetan zehar, eibartarren ikuskizuna Euskal Herriko eta Estatuko areto ezberdinetan ikusteko aukera izango da.
Emanaldi berezia prestatu du Su Ta Gar-ek taldearen
20. urteurrena ospatzeko. Gaur arte inoiz eskaini ez duena, soinu eta argi muntai berezi batez lagunduta. Gainera, aspaldian jo ez dituzten abesti asko berreskuratuko dituzte ikuskizun honetarako.
Aipagarriena, musikari bakoitzari proiektu honek dakarkion erronka da:
Galderrentzat (bateria), bere garaian bere anai Borxak jotzen zituen kanta asko berreskuratzea;
Igorrentzat (baxua), taldeko partaide berria dela kontuan izanda, inoiz jo ez dituen kanta sorta mordoa ikastea eta jotzea;
Xabirentzat (gitarra), sekula atera ez duen gitarra akustikoarekin taldearen soinu originala ezartzea; eta
Aitorrentzat (gitarra eta ahotsa), gitarra akustikoaz gain, gaurdaino inoiz atera ez duen pianoa jotzea. Lauentzat apustua handia beraz.
20. URTEURREN BIRAREN DATAK
*
Azaroak 1 larunbata
ARRANGOITZE (Lapurdi) plaza
* Azaroak 14 ostirala
BARAKALDO (Bizkaia) Rockstar Live aretoa
* Azaroak 29 larunbata
BERMEO (Bizkaia) Kafe Antzokia
* Abenduak 19 ostirala
L'HOSPITALET (Bercelona) Salamandra aretoa
* Abenduak 26 ostirala
DURANGO (Bizkaia) Plateruena Antzokia
* Urtarrilak 5 astelehena
DONOSTI (Gipuzkoa) Rockstar aretoa
* Urtarrilak 10 larunbata
IRU