Xabi abesalria eta gitarra jolea, gozatzen, eta publikoa gozarazten, Doka Kafe Antzokian.
Jaun andreok: eguna iritsi da. Hainbeste urtean zehar amestutako momentua egi bihurtu da. Gezurra dirudien arren, 2014. urtean gaude eta Urtz bueltan da. 19 urte pasatu dira azken aldiz ikusi nituenetik. Sinestezina badirudi ere, uste dut behin bakarrik ikusi nituela zuzenean: 1995eko apirilean izan zen, Zaragozan.
1995ean bere momenturik onenetakoak bizitzen ari zen taldea, eta oraindik gauza asko zizkiguten eskaintzeko (urte bat beranduago argitaratutako
Hain urrun disko bikaina lekuko). Ondorengo urteetan kalitate ona mantendu bazuten ere, hasiera lehergarri hura gertutik bizi genuenontzat pixkanaka indarra galtzen joan zirela esan genezake, baina kontuz ibili behar da balorazio sinpleegiak egin nahi ez baditugu. Disko guztietan abesti oso onak daude, eta azken diskoa izan zuten zuzeneko CD-DVD hura, sinpleki esanda, sekulakoa zen.
Baina gatozen 2014. urtera. Hamar urte eszenatik at egon ondoren itzultzeak bere arriskuak dauzka: non ibiliko dira abesti guzti haiek buruz zekizkiten neska-mutil guzti haiek? Zein motatako ikuslegoa hurbilduko da? Garai zaharretako heavy kutsua zuten abesti haien jarraitzaileak, ala Euskadi Gaztearen bidez ezagutu zituztenak? Baladarik ezagunenen jarraitzaileak, ala rockzale amorratuak? Nola erantzungo zuen jendeak? Galdera guzti horiek buruan bueltaka genituela, baina era berean sekulako emozioa eta pasioa sentituaz, hurbildu ginen Doka aretora. Urduri nengoen: 19 urte Urtz ikusi gabe neramatzan!! Argiak itzali, eta hor agertu ziren jatorrizko lau partaideak:
Xabier Camarero (