Amon Amarth.
Otsailaren 6an kontzertua eskainiko dute Huntress eta Savage Messiah taldeekin batera
Deceiver Of The Gods azken diskoaren Europako biraren barruan,
Amon Amarth taldeak otsailaren 6an Bilboko Santana 27 aretoan eskainiko du kontzertua
Huntress eta
Savage Messiah bandekin batera. Suediarrek beraien death melodiko bikingoa eskainiko dute Euskal Herrian.
2013ko ekainean plazaratu zuten beraien ibilbideko bederatzigarren diskoa eta harrera nahiko ona izan zuen.
Sarrerak
www.ticketmaster.es atarian eskuratu ahal izango dira laster.