kartela
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Egun gutxi falta dira HERRIKO BURDINA Euskal Herriko metal musikari buruzko webzinearen 5. urteurren kontzerturako. Aste honetako ostiralean, apirilak 18, Donostiako Kafe Antzokian da hitzordua, hainbatentzat berezia den atari honi merezi duen omenaldia egiteko.
Egitarau sinple bezain entretenigarria osatu dute. Iluntzeko zortzietan hasita bi talderen zuzenekoa ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Batetik,
MENDEKU ITXUA (www.mendekuitxua.net) heavy metal taldea. Usurbilgoak bigarren diskoa prestatzen ari dira eta akaso kontzertuan zerbait aurreratuko digute. Bestetik,
IRON ETA MAIDER (www.myspace.com/ironetamaider) tributu taldea ere gurean izango da. Maulen finkatutako talde xelebre honek Iron Maiden eta Judas Priest klasikoen bertsioak egiten dituzte Ipar Euskal Herriko Maskaraden jantziekin. Aldi berean, Maddi munstroa etortzekoa omen da.
Honezaz gain, musika eta azoka txiki bat ere jarriko dute antolatzaileek. Euskal Herriko metal taldeen azoka. Nahi duten taldeek gehienez bost ale salgai jarri ahal izango dituzte Donostiako Kafe Antzokian. Harremanetan jartzeko idatzi
info @herrikoburdina.net posta elektronikora. Honekin batera, helbide berean asistentzia konfirmatzen duten euskal metal taldeak doan sartuko dira.
Sarrera
hiru eurokoa izango da eta nahi duenak Herriko Burdinak duela bi urte ateratako bilduma jasoko du (sarrera erosita). Kontuak kontu, apirilaren 18koa heavy metal gau berezia izango da.
Egitarauaren laburpena:
MENDEKU ITXUA + IRON ETA MAIDER
Eguna: Apirilak 18, ostirala
Ordua: 20:00
Sarrera: 3 euro + CD bilduma
Oharra: Kontzertuekin batera Euskal metal musikaren azoka txiki bat jarriko da
Info gehiago: www.herrikoburdina.net