Tximak astintzeko ordua!
Iazko esperientzia baikorraren ostean, Metalway jaialdiaren bigarren edizioa Gernikan egingo da. Hiru eguneko iraupena mantenduko den arren, aurten data aurreratzea erabaki dute. Honela, uztailaren 28, 29 eta 30an Gernikako Santa Luzia futbol zelaia heavyzaleez beteko da.
Taldeei dagokienez, orain arte hogei bat talde konfirmatu dituzte. Horien artean, ANNIHILATOR, ARCH ENEMY, CELTIC FROST, EDGUY, FINNTROLL, GAMMA RAY, HELLOWEEN eta RAGE azpimarra daitezke. Dena den, antolatzaileek esan dutenaren arabera, zenbait talde falta dira kartela osatzeko. Honekin batera, aipatu behar da aurten bi Metalway burutuko direla. Bata Gernikan eta bestea Xerezen. Harrigarria. Informazio gehiago, jaialdiaren web orrian: www.metalwayfestival.com