entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2012-5-20

Anoeta Belodromoa (Donostia) Judas Priest, Blind Guardian, U.D.O.

Kontzertuaren sarrera. Kontzertuaren sarrera.
Heavy metalaren jainkoak (Judas) eta haien bi oinordekoetako handienetakoak kartel hirukoitz aparta eskaini ziguten Belodromoan, heavy metal eta rockaren tenplu izandakoan. Oso laburki esanda, heavy metal klasikoa, thrash metala eta power/speed metala, dena gure esku; dena gure belarri eta burmuinen gozagarri

Belodromoa erdiraino bete zela irakurri dut leku batean baino gehiagotan, baina niri gehiago iruditu zitzaidan. Eta, zertarako ukatu, leku honek badauka zerbait beti hunkitzen nauena. Hemen bizitutako gau ahaztezinak izango dira, edo Belodromo honek daukan historia eta hemendik pasatu diren izar guzi haien (The Clash, Iggy Pop, AC/DC, Kiss...) argiak oraindik ere pizturik dirauela... Garai zaharrenetan bezala, hunkigarria da heavy koadrilak inguruko tabernetan, edo kamiseta beltzekin eta kateen soinupean Amaratik Belodromorainoko prozesioa egiten ikustea. Litrona eskuan eta abestiak ahoan, 8 lerroko iltzedun pultsera eramatea, oldarkortasun adierazpen bat baino gehiago, tribuaren harrotasunaren sinbolo moduan ikusten dut. Su Ta Garreko Xabi Bastida han ikusteak, euskal Heavy Metalaren sinbolo handienetako bat han ikusteak, are gehiago hunkitzen nau. Denok gaude. Goazen, neska-mutilak!

Garai zaharrenetan bezala, hunkigarria da heavy koadrilak inguruko tabernetan, edo kamiseta beltzekin eta kateen soinupean Amaratik Belodromorainoko prozesioa egiten ikustea. Litrona eskuan eta abestiak ahoan...

Udo Dirkschneider, edo U.D.O., Accept taldearekin thrash-metalaren historia idatzi zuena, bere bakarkako ibilbidean buru-belarri sartu zen, eta nahita egin zuen, Accept-ekin jarraitu ezkero arrakasta handiagoa izango zuela jakinda ere. Bere lekua egin du Europako heavy munduan. Dena den, lehena izan zen jaialdian jotzen, eta horrek ez zion batere lagundu, noski. Oraindik argi asko zegoen, eta eszenatokian batere ez; soinua negargarria izan zen, eta soilik 40-45 minutu izan zituzten, beraz... Baina ez dezagun ahantzi U.D.O.taz ari garela hizketan, eta jarrera eta indar aldetik berea eman zuela. Abestien aukeraketa, ordea, ez zen egokiena izan. Argi zegoen azken diskotik bat edo bi jotzea normala zela (
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.