Iron Maiden.
Sarrerak martxoaren 10ean jarriko dira salgai goizeko hamarretan. Hala
ere, taldearen fan klubekoa bazara, jakizu martxoaren 7an txartela erosi
ahalko duzula.
Urte baten bueltan,
Iron Maiden Euskal Herrira
datoz berriz ere. Hain zuzen ere,
Maiden England Tour BEC!en hasi zen
2013ko maiatzaren 27an. Orduan, sarrerak segituan agortu ziren. Aforo
mugatuko kontzertua izan zen, beroketa emanaldia, zetorkien bira
luzearen errodaje gisa. Oraingoan baina, BEC!-eko
eszenatoki nagusian
ariko dira heavy beteranoak.
Bruce Dickinson abeslariak
adierazi duenez, 2014rako errepertorioa aldatu dute. Jada ez da 1988ko
Seventh Son Of A Seventh Son Tour-en oinarrituko bakarrik. Hortaz, 80ko
hamarkadan zehar sortu zituzten beste kantu asko joko dituztela aurreratu dute.
Iron Maidenekin batera, luxuzko telonero batek joko du:
Anthrax thrash metal taldeak.
Esan
bezala,
sarrerak martxoaren
10ean jarriko dira salgai goizeko
10:00etatik aurrera. Interesa duzuenok, has zaitezte poltsikoa urratzen.
Honatx prezioak:
50