entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2013-6-23

Donostia arena (Donostia) Def Leppard + Whitesnake + Europe

Whitesnake taldeko David Coverdale dena ematen. Argazkia: Carlos Garc Whitesnake taldeko David Coverdale dena ematen. Argazkia: Carlos Garc

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ekaineko igande zoragarri honetan, garai batean Donostian oso ohikoa zen prozesioa ikusi genuen. Milaka heavy Anoetaren inguruetatik Belodromora, Ignacio Gaska Kiroldegira... edo, egun honetan bezala, Ilunbera igotzen. Garai haiek bizi zituen edonork badaki Anoeta estadioaren ondoko tabernetan dagoela giroa egun horietan. 40 urteak aspaldi pasa zituzten koadrila handiak, bokata, katxia eta beste hainbat gauza hartzen, momentu handiaren zain.



Momentu hori Donostia Arenan genuen oraingoan. Gaur egun, urtean bi aldiz bakarrik izan ohi den arren, tradizioek berdin darraite: giro ona, anaitasuna, kamiseta saltzaileak, rockzale zaharrak (eta gazte batzuk)... Dena prest Europako rock gogorraren ikuskizun berezi honetarako.
 
Europe suediarrei tokatu zitzaien telonero izateko papera. 2008ko Kobetasonik jaialdian argi erakutsi zuten moduan, gaur egungo Europe askoz ere gogorragoak dira. Ahaztu ezazue, beraz, nerabeentzako baladak egiten zituen talde
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.