Diskoaren azala.
Martin Guevarak (Capsula) eta Mikel Biffs-ek (Safety Pins) akoiztu dute
2014sortutako taldea da
The Wizards, baina azkar batean lortu dute komunitate rockzalearen ahoan egotea. Sekretua beren rock pozoituan eta zuzeneko indartsuetan aurkituko dugu. Gainera, berriki argitaratu duten lehen disko luzea esandakoa berrestera dator. Haien hitzetan, "70etako hasierako heavy rocka, gaiztakeri eta eromen
ukitu propioarekin nahastuta, lantzen dute".
Argi dago entzun ditugun hamar kantuetan hard rocka landu eta maitatzen
dutela. Bai, baina primitibismo eta
zuzentasun aski dute heavyzaleak ez ezik, punk rockerrak eta
rockzaleak (oro har) erakartzeko. Atzera begirako interesgarria proposatzen digute,
kolpe eta indar handiz, konposizio eta interpretazio bikainez lagunduta.
Diskoa,
Martin Guevarak (Capsula) grabatu du Bilboko Silver Sound Studioan eta
Mikel Biffs-ek (Safety Pins) nahastu du GBBG Studio II-n. Ekoizpena berriz, Martin eta Mikelek egin dute elkarrekin.
Argitarapenaz berriz,
Witch Records (taldeak sortutako zigilua) eta
Gheea Music (Poitiers-eko -Frantzia- zigilua eta banatzailea) arduratu dira.
The Wizards bilbotarrek
Plagues
izeneko lau kantuko EPa argitaratu zuten 2014an eta egin zizutzten bi edizioak agortu zituzten. Urtea ongi amaitzeko, Bilbao-Hiria musika
lehiaketa irabazi zuten Metal atalean. Zuzenean etengabe aritu dira, eta Frantzian ere jo izan dute.