entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
RAFA CABEZA 2003-11-17

HIRA oztopoak gaindituz heldutasunerantz

"Oztopoak gaindituz" "Oztopoak gaindituz"

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hira oiartzuarren bigarren diskoa kalean da jada. Zaletuentzat luzea izan da estreinako diskotik hona pasa den denbora. Taldekoentzat ere. Mila gorabehera izan dituzte, baina tunelaren amaieran daude. Itzuli egin dira.


Disko honek salto handia suposatzen du Hiraren ibilbidean. Dena bere lekuan dago. Ahotsa, teklatuak, gitarra soloak, kantu azkar nahiz lasaiak, pianoa, koroak... Pasa dituzten egoera desberdinen ispilu dira kantuok.

Oztopoak oztopo, diskoetxe berria aurkitu duzue disko hau ateratzeko...

Bai. San Martin anaiekin hitz egin genuen grabaketa Sonido XXI estudioan burutzeko. Oso giro ona eduki genuen estudioan. Lagun artekoa. Bukatu genuenean Juananek hots egin zigun beraiek aterako zutela esateko. Asko gustatu zitzaien emaitza eta animatu ziren. Guretzako kristorena izan zen. Inori negar egin gabe aterako ziguten diskoa!

Diseinu eta aurkezpena luxuzkoak dira...

Zerbait berezia nahi genuen. Horregatik sartu dugu bideoklipa, bonus abesti bat, kartoizko kutxa... Hainbeste denbora itzalean egon ondoren, gure zaleentzako ordaina bezala izan da. Kalitatean saltoa egotea nahi genuen, denbora ez dela debalde pasa erakusteko.

Taldekide aldaketak ere egon dira...

Halaxe da. Bandaren erdia aldatu da. Gertatu ez zaionari ez du ideia ziztrinik zein gogorra den hori pasatzea. Oso zaila da. Talde batean gerta daitekeen txarrena. Salduta gelditzen zara. Uste duzu ezingo duzula aurrera jarraitu. Azkenean, zure gogoa jarraitzea denez, bilatzen hasten zara. Horrela aurkitu genuen Oskar, gitarrista berria.
Baxu joleak ere taldea utzi eta berriro arazo guztia hasi zen. Manex aspaldi ezagutzen genuen eta bere jarrera taldearekiko eta heavy-arekiko asko gustatu zitzaigun. Oso ondo moldatu da gurekin.

Aldaketak direla-eta nola konpondu zarete kantak konposatzeko?

Normalean kantaren ideia nik eramaten dut. Oso basikoa, gitarra erritmikoa eta melodiak. Gero taldeko bakoitzak jartzen dio berea.

Disko berri honetan ahotsa asko hobetu dela iruditzen zait. Ez da
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.