entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-05-21

Herriko Burdina webzineak 10. urteurrena ospatuko du larunbat honetan

Euskal Herriko metal musikan espezializatutako argitalpenaren festan Hilotz, Elbereth eta NoDrama ariko dira zuzenean

10 urte tximak astintzen! Zorionak!!! 10 urte tximak astintzen! Zorionak!!!
Lotura erlazionatuak
Maiatzaren 25a, larunbata, da egun seinalatua. Hamarkada bete ondoren, Herriko Burdina webzineak 10. urteurren festa egingo du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Hitzordu berezia izango da, zalantzarik gabe. Egitaraua zinez tentagarria da.


Aretoko ateak ireki orduko hurbiltzen direnek merienda sinple baino goxo bat izango dute zain: metalmerendua. Euskal metal taldeen bideoak proiektatuko dira, eta merchandising postu interesgarria egongo da.
Ordea, zuzenekoak izango dira gaueko protagonista. Gipuzkoako Hilotz eta Elbereth eta Bizkaiko NoDrama taldeak ariko dira taula gainean. Lasarte-Oriako Hilotz thrash metal talde gazteak Hil Ala Bizi lehen maketako kantuak eskainiko ditu. Legazpiko Elbereth talde beteranoak, berriz, Itzalitako Izarren Lurraldea hirugarren diskoa aurkeztuko du; heavy/thrash metal doinuak. Azkenik, Sopelako NoDrama taldeak The Patient lehen lan profesionala defendatuko du, Alemania eta Italia aldean kontzertu bira egin berritan; modern metal landuaren jabe dira.

Hamar urte
2002ko azaroaren 2an sareratu zen Herriko Burdina web ataria. Euskal Herriko metal musika eszenaren berri emateko asmoarekin sortu zen. Webzinearen bultzatzaile nagusia Burdinola heavy metal irratsaioa izan zen, Jon eta Inaxio lagunek gidaturikoa (garai hartan Ttan Ttakun irrati librean, egun Info 7 irratian). Programaren ataletako bat Herriko Burdina zen, hain zuzen ere. Irratiko solasa nahikoa ez zelakoan jarri zuen martxan Inaxiok webzinea.
Ordutik, Euskal Herriko metal eszenari hurbileko jarraipena egin dio atariak. Albisteak, argitalpenak, kritikak, kontzertuak, kronikak, estekak,
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.