Izu Giroa eta Pop pilulak.
Durangoko azoka pasa berrian gure estandean, alegia, Entzun! aldizkariaren postuan, saldu genituen bi fanxineen zenbaki berriak izanen ditugu hemen mintzagai.
Izu GiroaBatetik, dagoeneko euskal Herriko punk eta hardcore eszenaren klasiko bat:
Izu Giroa, 22. zenbakira heldua dena, eta inoiz baino potoloago (hori lodiera!) datorkiguna. Berez, joan den irailan argitaratu zen, baina azken zenbakia dugu hauxe eta fresko fresko dago oraindik. Betiko Dina4 formatuan, Gotzon Hermososilla eta enparauen lana miresgarria da. Elkarrizketa landuak eta luzeak dira nagusi, baina hemen denetarik dago: disko eta zine kritikak, erreportajeak... Zenbaki honetan, The Undertones elkarrizketatu dituzte, eta baita NCC, Dictadura, Friday's Crew edota Beyond Pink taldeak ere.
barakaldorevienta@gmail.comPop pilulakJulen Azpitarte kazetari musikazaleak sortu du fanxine berri hau, "euskalgintzarekin" zerikusirik ez duten gaiak jorratzeko, baina euskara hutsez idatzia. Kolaboratzaile mordoa bildu du folio erdiko formatuko argitalpen txukun eta erakargarri honetan (baita ere diseinuari dagokionean). Barruan, pop kulturari gorazarre egiten zaio. Jordi Duro dj eta diseinatzaileari egindako elkarrizketa batek irekitzen du fanxinea eta ondoren, kolaboratzaile bakoitzaren harrikadak datoz: Fermin Etxegoinen
Zure bizitza salbatu zuten kantuak izenburukoa, Koldo Almandozen
Turismoaren gorazarre edota Be