PLG fanzinearen 37. zenbakiak komikigintza garaikidearen ikuspegi osatua eskaintzen du. Alde batetik, Moebius eta Daniel Goossens egileen arteko topaketa (orain arte ezagutu gabea) proposatzen du PLGk. Komikigintzaren bi behi sakratu hauen arteko harreman grafikoa lehen begiratu batean dirudiena baino agerikoagoa dela diote urtekari honen arduradunek. 84 orrialde biltzen ditu azken zenbakiak eta aipatutakoez gain, Daniel Clowes komikigile estatubatuarrari (hango egilerik inportantenetako bat PLG-ko jendearen irudikoz) elkarrizketa egiten diote, eta bere bibliografia agertu ere. Halaber, hainbat komiki, artikulu eta, nola ez, Munduko beste fanzineren berri ematen du, Napartheid euskalduna barne.