Hitzetatik ekintzetara. Hori da bergarako laukote honek egindakoa. Zuk zeuk eizu! oihukatu ez ezik, egin ere, abesti bateko lelotik harago. Honen lekuko esku artean dugun lana. Eskuz tolestu eta itsatsitako fotokopia bat etxean kopiatutako diskoa gordetzeko. Modu berdinean, jendeak kopiatu eta eskutik eskura helarazteko. Kopixau ta rulau, lelo bat, lan egiteko modu bat, diskoari izena ematen dion abestia. Eta behin diskoa jarrita, Bergaran ohikoa den hardcorea jaurtiko dute bozgorailuek. Hardcorea oso modu zabalean ulertua, nahi ta nahiez herri bereko Fly Shit gogora dakarkiguna. Lehenengo abesti itsaskorrago batetik, hardcore pisutsuago batera igaroko gara Hegazkinak abestian. Bestalde, Street-punk zantzuak aurkituko ditugu Cannival Kids abestian. Diskoa itxi egiten duen No podemos escapar