Reggae bezala ezagutzen den jamaikar musika Karibeko irla txiki batean jaio arren, isolatua geratzetik urrun, etengabeko harremana eta lotura izan du inguruan egiten ziren musikekin. Gertuko irletako musikarekin hasieran eta aurrerapen teknologikoek lagunduta (irrati aparailuen zabalkundeari esker bereziki) urrunagoko lurraldeekin beranduago, Estatu Batuetako afro-amerikarrek egindako musikarekin izandako lotura azpimarratzekoa litzateke. Harreman honen lehen urteetan, eragina norabide bakarrekoa izango da (AEB-etatik Jamaikara) baina denborarekin norabidea bi zentzuetan emango da eta gaur egun, Ipar Amerikan egiten den musika beltza (rap, R&B...) eta mundu mailan egiten den musika elektronikoa (jungle, drum&bass, techno, house...) ulertzea ezinezkoa litzateke hauengan jamaikar musikak izan duen eragina kontutan hartu gabe. Liburu asko idatzi beharko lirateke guztia azaltzeko (eta gurea baino ezagutza handiagoa beharko litzateke), baina gutxienez, jamaikar musikak jaso eta suposatu duen eraginaren puntu batzuk azaldu nahiko genituzke, osotasuna ahaztu gabe, garrantzitsuak diren pintzelada batzuk emanez.
JAMAIKARRAK ERAGINPEAN
Jamaikako industria musikala martxan jartzen denetik harreman zuzena izan dute Jamaikako eta AEBetako musika beltzek. Harreman zuzen hau, 50eko hamarkadan hasiko da, Jamaikako lehenengo sound systemetan AEBetatik inportatutako rhythm&blues-eko diskoak pintxatzen hasten direnean. Hamarkada horren amaieran, Jamaikako musikariek R&B musika imitatzen hasiko dira eta jamaikar diskogintza industriaren jaiotzearekin batera, Coxsone Dodd, Duke Reid eta garaiko lehen produktoreekin grabatzen hasiko dira. Ondoren, grabazio horiek, aipatu ekoizleen sound systemetan pintxatuko dituzte. 60ko hamarkadarekin batera eta beti ere AEBetako irratien bidez eta sound systemetan entzundako R&Baren eraginaz, ska musika jaioko da. Bitartean, AEBetan R&Baren garapenak soula ekarriko du eta Marvin Gaye, Otis Redding eta garaiko soul izar handien distirak Bob Marley, Dennis Brown, Ken Boothe eta Alton Ellis bezalako jamaikar gazteak itsutuko ditu skaren abiadura gutxitu eta erritmo goxoagoekin osatutako rocksteady-a sortuaz.
60ko hamarkadan AEBetan giza eskubideen aldeko mugimendu indartsua
egituratuko da eta, neurri handi batean, AEBetan hasieran eta Jamaikan
ondoren, musika beltza izango da mugimendu horren bozeramale
60ko hamarkadan AEBetan giza eskubideen aldeko mugimendu indartsua egituratuko da eta neurri handi batean, AEBetan hasieran eta Jamaikan ondoren, musika beltza izango da mugimendu horren bozeramale. Curtis Mayfield, Gil Scott Heron, James Brown edota John Coltrane bezalako afro-iparramerikar musikarien mezuek jamaikar abeslari gazteengan eragin handia izango dute eta