Al borde de la ruta.
Bartzelonako Kasba music diskoetxeak "pagotxa" aurkitu du (hitz egiteko modu bat da) mestizaiaren uretan. Kataluniatik dozenaka talde datozkigu erritmo beroen nahasketan bidea aurkitu dutenak (gehienetan festara bideratuta, patxanga egiten ez dutenean). Kashba music-ek urteak daramatza halako taldeak argitaratzen. Eta Microguagua ere zaku zabal horretan sar genezake, nahiz eta bere hirugarren diskoan,
Al borde de la ruta, doinu jamaikarrak eta, bereziki, reggaea diren taldearen soinuaren bizkar hezurra, patxanga erabat gaindituz eta beste maila batera goratuz euren eskaintza, roots doinuetara bideratuz. Konte Hirian elkartu ziren jatorri desberdinetako musikari hauek ofizioa badute (2006an sortu ziren). Ofizioa diogu, melodia eta letra kaletar eraginkorrekin nahastua. Ordea, kantu batzuen doinua errazegi aurreikus daitekeela iruditu zaigu edo, behintzat, lehen entzunaldian errazegi sartzen diren horietakoak direla (horrek daukan arriskuarekin). Hala ere, disko honen bertuteak azpimarratu nahi ditugu orain eta hemen, gutxi ez direlako.
Bukatzeko, esango dugu Roberto Sanchez-ekin batera grabatu eta ekoiztu dutela diskoa