Akatzen Vuelta y vuelta-ren azala.
Hamaika kantu bildu dituzte, reggaetik rocksteady-ra doazenak
Pozarren gaude.
Akatz estudiora itzuli delako, baina batik bat disko puxka bat grabatu duelako:
Vuelta y vuelta. Hamaika kantu ditu, skatik rocksteady-ra doazenak, konponketa eta detaile txukunez beterikoak. Ez dago betelanik, ezta hasierako instrumentalean ere. Izan ere, Euskal Herriko egungo ska eta rocksteady talde sendoenetako batez ari baikara hitz egiten. Akatzeko mutilak dotoreak dira oso eta soinu zaindua (eta ondua) daukate, melodia dantzagarriak egiten iaioak dira eta burutik kendu ezingo dituzun leloak oparituko dizkigute, baina kontuz, patxangari kontzesiorik egin gabe. Are, swing eta jazzera gerturatzen dira noiz edo noiz, gure belarrien zoramenerako.
Nolanahi ere, ongi pasarazteko diskoa dugu hau, ereserki eztabaidaezinez beteta
(Fiesta del 73, Joakin Murrieta...), ska pieza dantzagarriez josia (
Skandalo!), reggae ederrez jantzia (
Comida casera) edota rocksteady politez betea
(Vac