2004ko festa bezain ikusgarria izan ez zen arren, bikain pasatu genuen Aritz Sound System-en musika entzutera joan ginenok.
Tamalez, aurten ez ziren bideo jartzaileak agertu eta ez genuen MC espontaneorik izan. Halere, kasik egunsentira arte iraun zuen parranda eta dantza, erritmo eta musika beltzen menera, eta jende aunitz gerturatu zen beste behin ere Durangoko Atxo Fun-Fun tabernara.