Euskal Herria-Venezuela elkartasuna raparen bidez.
Beti ere, hip hop eta rap kulturaren baitako talde eta artistak nagusi
dira bilduma honetan: Goienetxe Anaiak, Bad Sound Systemn, Area 23,
Intifada, Alumnos de las Calles, Mc Anarkia, Arte y esencia, 121 Krew
edota Askapen Sound Sistema, beste askoren artean.
Komite Internazionalistak-en baitan sortu zen ideia hasiera batean.
Konplizeak bilatzen hasi zen. Zertarako? Venezuelako iraultzarekin
elkartasun disko bat egiteko. Euskal Herrian,
Taupakak hainbat rapeatzaileri eskatu die bilduma honetarako abestiak egiteko, eta
kasu askotan, elkarrekin egin dute lan batzuek eta besteek.
Venezuelan
berriz,
Causa web atari kultural alternatiboak eta
Hip Hop
Revolucion kolektiboak lan egin dute proiektu honetan. Hip Hop
Revolucionek komunitateetan lan egiten du eta kolektiboko hainbat
musikarik parte hartu du bilduma honetan. Gainera, hemengo eta hango
rapeatzaileak ere batera entzungo ditugu
Pa