Agur eta ohore Adam.
47 urte zituen eta hiru urte zeramatzan minbiziaren kontra borrokatzen
"Irudi, topiko eta posez gainezka dagoen rap musikaren mundu
(kapitalista) honetan gutxi dira marketing kanpainen gainetik izaera
propioa izan eta denboran zehar mantentzea lortzen dutenak". Halaxe idatzi zuen Asier Leoz kazetariak 2004an,
To the 5 Borroughs disko argitaratu berriaren aitzakiaz
Beastie
Boys taldeari Entzun! aldizkarian eskaini genion artikuluan. Kritiko eta musikazale denek goraipatu dute taldearen izaera hori urte guzti hauetan. Baita
Adam Yauch hil denean ere. Izan ere,
Beastie
Boysen sortzaileak izaera hori ezarri baitzion taldeari eta ez da bidetik inoiz atera. Esaterako, 40 milioitik gora disko saldu ditu Beastie Boysek, baina tipo arruntaren itxura horrekin, Adam Yauch
Milarepa fundazioaren sortzaileetako bat izan zen, Tibeteko askatasuna aldarrikatzen duena. Rapeatzailea ez ezik, aktibista eta zine zuzendaria izan zen musikari new yorktarra.
1981ean,
Adam Yauch (MCA) baxularia,
Kate Schellenbach bateria jolea,
John
Berry (Big Fat Love) gitarra jolea eta
Mike Diamond (Mike D) abeslaria
elkartu ziren. Rap musika ghettoetako
musika zen oraindik.
Punkaren eta raparen arteko zubia egin zuten. Energia hutsa ziren.
1986an, taldean aldaketa batzuk eman eta hainbat maxi grabatu eta gero,
lehen iraupen luzea kaleratzen dute
Licenced To Ill izenekoa. Zazpi aste
eman zituen salmenta lehen postuetan eta 80. hamarkadan bost milioi
disko baino gehiago saldu zituen lehen rap diskoa izan zen. Hortik
aurrera etorriko ziren
Paul