Revolutionary Brothers Sound Systemak 10 urte bete ditu
Ospatzeko, "So much songs to play" izenburuko hirugarren CD-a argitaratu dute
Revolutionary Brothers, 2002-2012. Zorionak.
So Much Songs To Play diskoak anaien soinu estiloari homenaldia egiten dio, eta bertan doinu eta abesti jamaikarren eboluzioa, artisten elkarlana, abeslarien dubplate-ak eta sorpresa gehiago aurkituko dituzue
Oso abeslari onekin lan egiteko aukera izan dute eta oso zaila egiten zaie bat bakarra aukeratzea. "Hala ere, onartu behar dugu ohore handia izan dela guretzako Rehab! bertsioan Jolly Boys-eko Albert Minnot-ek grabatu digun dubplatea", azaldu dute Revolutionary Brothersek.
King Konsul eta Yanu abeslarien kantak ahaztu gabe noski, beraiekin azken
urte hauetan oso momentu alaiak pasa dituztelako, eta parte garrantzitxu
bat izan direlako proiektu honen garapenean. "Oso landuta dagoen CD edizio honetan gure azken 10 urteen errepaso txiki
bat azaldu nahi izan dugu, bertan flyer-ak, argazkiak eta hainbat
gauza aurkituko dituzuelarik. So Much Songs To Play gu geu garena
jasotzen du, gure musika estilo irekia eta alaia aldarrikatuz", diote anaiek. CDaren izenburuak lehen abestian dauka jatorria, Ky-Mani Marleyk egin digun eta bere aitarena zen So much things to say kantaren bertsioan hain zuzen ere.