Bilbomatiks taldea bere lehen diskoa argitaratzear da.
KAROLA - AURRERAPEN KANTUA Entzun hemen 'Karola' aurrerapen kantua!
Bibomatiks taleak bere estreinako diskoa argitaratuko du aurki. 2014an
hasi eta 2015ean amaitu dute grabatzen eta taldearen izen bera eramango du. Estreinako lan honetan entzuleak bederatzi kantu entzuteko aukera izango du, eta
ska kantez gain, rocksteady, skinhead reggae eta dub doinuak topatuko
ditu. "Oldie" jamaikarrak euskarara ekarri
nahi izan ditu Bilboko bederatzikoteak eta horretarako, teknikoki ere,
grabazio analogikoa baliatu dute soinu zahar hori lortu ahal izateko.
"Oldie" jamaikarrak euskarara ekarri
nahi izan ditu Bilboko bederatzikoteak
Euskal Herrian ska-rocka edota ska-punk nagusi diren estiloetatik
aldendu nahi izan dira hortaz, eta adierazi dutenez,
Akatz,
Soweto edota
The Slackers taldeetatik edan dute
euren soinu propioa eraikitzeko. Bestetik, euskal radio
formula/easy listening delakotik aldendu nahi izan dute.
Abestien gaiei dagokienez, garai bateko Bilbo grisa izan dute hizpide
(
Karola), errutinatik iheserako deia (
Ostirala) edota okupazioa (
Sartu). Maitasuna eta laguntasunaren gainean ere jardun dira, (
Utzi amets egiten
edota
Hi bai hi), eta nola ez, genero honetan ohikoak diren instrumentalak (
Sukarra eta
Lokatzetan goxo) ez dituzte batzer utzi.
Diskoa
Hi bai hi kantaren dekonstruzio batek ixten du, dub doinuetara
hurbilduz (
Hi bai Dub).
Diskoa
Xabier Urrutikoetxeak Priscifunktoria estudioetan erregistratu
eta nahastu du eta masterizazio lana Euridia Studioko
Ibon Larruzeak egin du. Diskoaren diseinuaz
Txus Zuri Beltza fotografia eta
Aitor
Saski Naski arduratu dira.