entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Aritz Sound System 2008-09-01

MAK


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
1998. urtean Selektah Kolektiboak euskaraz egindako rap musikari ateak zabaldu zizkion eta hamar urte igaro eta gero, euskaraz egindako rap musikak bide luzea du oraindik egiteko. Bide horretan, pauso berria da MAK taldeak kaleratu duen bigarren diskoa. Metak zigiluarekin kaleratu zuten lehena eta oraingoa, musika munduak ezagutu dituen aldaketen ondorioz, autoekoizpena da.

Pozik daude taldekideak egindako lanarekin eta askatasun osoz ari dira lanean. Diskoa zuzenean aurkezteko gogoz dabiltza eta zuzenekoetarako musikariz osatutako taldetxoa prestatu dute. Jon abeslariarekin Hernaniko Molotoff irratian aritu gara.


MAK taldea 2003. urtean Ziburun sortu zenuten eta orain bigarren diskoa aurkezten duzue. Bost urte hauetan aldaketak eman dira taldean. Nolakoa izan da taldearen garapena?

MAK taldea 2002 eta 2003 urte artean sortu genuen Dj Alf-ek eta biok. Gurekin batera Claire, Txaputx eta Lagogn elkartu ziren eta 2005. urtean kaleratu genuen lehen diskoa (Suari darion kea, Metak). Kontzertuak eman genituen, ezker eskuin ibili ginen eta bertan behera utzi genuen egitasmoa. Ondoren, Dj Alfekin batera kantuak egiten, idazten eta gauzak sanpleatzen jarraitu nuen. MAK egitasmoa ez zela amaierara iritsi irudi genuen eta jarraipena ematea erabaki genuen. Abesti berriak osatu genituen eta disko berria grabatzea erabaki genuen. MAK izena mantendu dugu proiektu berdina zelako, herensugearen mitologia eta sua ardatz eta Mikrofone Addict Klan izatetik Musika Komandu Armatu izatera pasa gara. Gure egitasmoaren bigarren fasean gaude, lehenengoan sua urrutitik ikusten genuen, oraingoan errautsa da errekai eta hirugarrena prestatzen ari gara, non errautsa izango den protagonista. Mikel Laboak abesten zuen errautsa bilakatu zela bizigai eta horrela borobilduko dugu egitasmoa.


MAKen inguruan osatu duzuen irudi eta estetika hori diskoarekin batera doan bideoklipean ikusi daiteke, ezta?

Bideoan Denok ala inor ez kantua erabili dugu. Aire Ahizpekin grabatu dugu eta koplak Xenpelar bertsolariarenak dira. Lehengo eta gaurko Euskal Herriaren ikusmoldeak sartu nahi genituen, arbasoek utzi diguten aberastasuna eta gaur egun nola raparen bidez adierazten dugun. Suaren irudiarekin kontzientziak esnatu nahi izan ditugu; euskaldunak gara, ondo dakigu nondik gatozen eta gaur egun, ditugun tresnak erabiltzen ditugu.


bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.