Cristobal Kolonen bigarren bidai odoltsuan espainiarrek Jamaikako irla bereganatu zuten, indarrez. Irlako biztanleak indarrez esklabo lanetan jarri eta urte gutxira, irlako xaymakar guztiak akabatu zituzten.Eskulan merke bila Afrikara joan eta ehunka urte iraungo zuen esklabutza garaia hasi zuten, herri beltza munduan zehar sakabanatuz eta bere historia, kultura, hizkuntza eta duintasuna bortxatuz. Gaur egun, oraindik ere, espainiarren arrasto odoltsua gogora ekartzen duen Spanish Town izeneko herria dago Kingston hiriburu ondoan. Historia errepikatzen da. Estatu espainiarrean egiten den reggae musikaren erakusle izan nahi du bilduma honek eta horretarako, zalantzarik egon ez dadin Spanish Town izenburuaren azpian 100% Reggae Espa