entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Aritz Sound System 2007-02-10

TURNTABLISM diskoari eragin eta sortu!


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Turntablism-a diskoak jartzeko aparailua instrumentu bezala erabiltzeko teknika da. Disko jartzaileek aparailuak diskoak jartzeko erabiltzen dituzte. Platoan biniloa ipini eta orratzak biniloa ukitzen duenean entzuten da musika. Turntablism-ean, diskoa platoan jartzeko modu bereziarekin, soinuak egiten dira. Azken finean, platoa eta biniloa musika entzuteko baino, soinuak sortzeko erabiltzea da, diskoan dagoen musika doinu berriak sortzeko erabiltzea alegia.

Dilated People taldeko Dj Babu izan zen Turntablism hitza erabiltzen lehena. Modu honetan, diskoak bata bestearen ondoren ipintzen dituzten dj-ak eta disko horiek instrumentu modura erabiltzen dituzten dj-ak bereizi nahi zituen. Diskoak instrumentu bezala erabiltzeko teknika zaharra da ordea.


Historia laburra
Turntablism-a hip-hop mugimenduaren parte bezala jaiotzen da (nahiz eta egun, raparen eremua gainditu duen eta beste estiloak jorratzen dituzten disko jartzaileek ere teknika hau erabiltzen duten). Hip-hopa kultur mugimendua da. 70. hamarkadan AEBetako New York hiriko auzo afroamerikarretan jaio zen (Brooklyn, Bronx eta Queens-en bereziki). Auzo hauetan Block Party deritzan festak antolatzen ziren eta festa hauetan auzotarrak kultur ekitaldiak ikusteko elkartzen ziren. Musikak, garrantzia handia zuen eta antolatzen ziren festen artean, Kool Herc disko jartzaileak antolatutakoek arrakasta handia zuten. Kool Herc Jamaikar jatorriko etorkina zen eta Jamaikako sound systemen erara antolatzen zuen festa. Reggae musikarekin batera, funk, soul eta disko musikak nahasten zituen eta jendea dantzan mantentzearren, kantuen zati erritmiko eta instrumentalen gainean hitz egiten zuen, jendea zirikatuz eta dantzara animatuz (Jamaikako toaster-en erara). Zati erritmiko edo instrumental hauek nahiko laburrak zirenez, Herc-ek, kantuaren perkusio zatia behin eta berriro errepikatu (
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.