Aurtengo kartela.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Doinu jamaikarrez jantzita. Horrela esnatuko da Armintza heldu den uztaialren 16an. Reggae eta gertuko estiloen jarraitzaileek ezinbesteko hitzordua dute kostaldeko herri honetan, Bilbotik 30 kilometrora aurkitzen dena. Aurten, besteak beste, Lyricson, General Levy, Smooth Beans, Ki Sap edota Tacumah Reggae Band talde eta artistek joko dute.
Uztailaren 16an entzungai izanen dira Armintzan: reggaea, rock steadya, ragga, jungle, drum and bass, ska... doinuak. Beti bezala: DOAN. Eta noren eskutik? Honatx:
TXAPEL REGGAE 2011 KARTELA:
* Lyricson (Guinea - Frantzia)
* General Levy (UK)
* Smooth Beans (Spain, Cantabria)
* Ki Sap (Valentzia)
* Tacumah Reggae Band (Euskal Herria)
* Heartical (Frantzia)
* Thunder Clap Sound System (Euskal Herria - UK)
*** Historia apur bat ***
Urte asko dira jada, Carmengo jaiekin bat eginez, Bizkaiko herri honetan Txapel Reggae ospatzen, antolatzen eta gozatzen dutela. Bilbotik 30 kilometrora. Armintzako herria eraldatzen da jaialdia ospatzen denean, euskal Kingston txiki bat bihurtuz, bederen musika eta giro reggaezaleari dagokionean. Armintzako jai batzordeak antolatzen du jaialdia 1990 urtetik geroztik.