entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-07-14

Udako klasikoen artean klasikoena: Txapel Reggae 2014 jaialdia!

Uztailaren 19an egingo da Armintzako portuan

Aurtengo afixa. Aurtengo afixa.
Bizkaiko kostaldea, itsasoa, ura, eguraldi ederra eta reggae musika. Gehiagorik behar al da?


Uztaileko hitzorduari fidel, badator Txapel Reggae jaialdiaren 24. edizioa. Beti bezala, nazioarteko artistak zein Euskal Herrikoak batuko dira Armintzako herrian. Aurten, besteak beste, Mikey General jamaikarra, Skaeitan, Glaukoma, Conscious Sounds & General Levy edota Sr. Wilson talde eta artistek joko dute. Emanaldiak gaueko 22:00etan hasiko dira eta noski, doan dira.


KARTELA

  • MIKEY GENERAL (Jamaika) backed by FORWARD EVER BAND (Madril). Mikey General fede eta baikortasunezko mezua zabalduko du bere ahots tenorean bilduta. Entzun: What would you do
  • CONSCIOUS SOUNDS feat KING GENERAL (UK). Dougie Wardrop/Conscious Sounds ekoizlea King Generalekin batera arituko da Armintzan. Erresuma Batutik datoz biak ala biak. Elkarrizketa: www.youtube.com/watch?v=0Gq90rYWX4g
  • SR. WILSON (CAT) backed by THUNDER CLAP SOUND SYSTEM. Entzun: Chatty Chatty
  • GLAUKOMA (EH). Tolosaldeko reggae/rap taldea. Entzun: Jungle
  • MALAKA YOUTH (ESP). Malagako Cala del Moral-etik datorren taldea. Iberian Reggae Contest 2014 lehiaketaren irabazleak izan dira. Entzun: Roots.
  • ORABAI PERKUSIOA (EH)
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.