entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
SAGARDANTZA + IDOIA ARTXANKO 2003-02-01

Big Dada goroldiorik ez hip-hopean

Hip-hopari norabide berria emateko zigilua Hip-hopari norabide berria emateko zigilua
Ez da gauza berria diskoetxe jakin baten inguruan mugimendu musikal bat sortzea. Horren azken adibidea Britainia Handiko Big Dada zigilua da. Hip-hopari norabide berriak eman nahi dizkioten artisten bilgune bihurtua, Will Ashon-en diskoetxeak Bouncement deritzon mugimendu estilistikoaren zabaltzaile nagusiena da. Bertan dira, esate baterako, Roots Manuva eta Ty artista ezagunak.


Dabilen harriari ez zaio goroldioa itsasten. Ongi dakite hori Big Dada zigiluaren arduradunek eta haren inguruan dabiltzan artistek. Dagoenarekin konforme ez eta hip-hopa berritzen saiatzen ari dira azken urteotan, estiloari ate berriak irekiaz. Big Dada zigilua orain dela zazpi urte sortu zuten Will Ashonek eta Ninja Tune diskoetxeko buru Peter Quickek. Londresen lekutua dago eta orduz geroztik rapeatzaile, ekoizle eta artista anitz inguratu dira bertara, Britainia Handikoak ez ezik, New Yorketik (Mike Ladd) eta Parisetik (TTC) heldutakoak ere. Eta arro esan dezakete Big Dadakoek euren diskoetxeak babes artistikoa ematen diola irletako rapeatzailerik ospetsuenetariko bati: Roots Manuva jaunari, (Brand New Second Hand disko bikainaren egilea). Baina zigiluaren gainontzeko artistek ez dute munta txikiagorik: Ty, Gamma, Waynne Bennet eta bere Lotek HiFi proiektua, New Flesh
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.