Joseph Cotton.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Joseph Cotton jamaikarra izango da aurten artista gonbidatuen artean.
Reggae Warriors jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute larunbat honetan eta
Joseph Cotton abeslari jamaikarra izango da gonbidatu berezia.
Festa behar den moduan osatzeko,
Sara Lugo musikari alemaniarra eta
Vanderamah Murtziako sound sistema ere izango dira Dokan,
Revolutionary Brothers,
King Konsul eta
Yanurekin batera noski.
Laburbilduz:Joseph Cotton: Jamaikako toaster trebea
Sara Lugo: Alemaniatik izugarrizko ahotsa
Atili Bandalero: DJ eta ekoizle frantziarra
Van de Ramah: Murtziatik rebel music
King Konsul & Yanu: etxeko reggae sukaldariak
Revolutionary Brothers: etxeko reggae sukaldariak
- Non: Doka Kafe Antzokia (Donostia)
- Noiz: Apirilak 5, larunbata
JOSEPH COTTON
Jamaikar jatorrikoa, 70. eta 80. hamarkadetan ibilitako lehen mailako "toaster" honek ospe handiko hainbat estudiorekin lan egin du: Joe Gibbs, Harry Mudie, Channel One, Fashion Records, Glen Brown, Errol Dunkley eta abar.
Bere ibildean zehar, honako hauek izan dira bere abesti famatuenariko batzuk: All kinda people come to the Dance Prince Heronekin lankidetzan, Channel One-en River To The Bank, Erresuma Batuko Fashion Records-entzat egindako No Touch The Style abestia, Things Running Slow eta Errol Dunkley-ekin egindako Bad Boy Train.